%10eko deskontuan gure web
orrialdean zuzenean erreserbatuta
Larrañaga Hotela Jatetxea Gipuzkoako bihotzean kokaturik dago, Urrestillan, Azpeitiako herritik 3 Km.-ra eta Loiolako Santutegitik 4 Km-tara. Gure hotela Zumaia, Getaria eta Zarautz, kostako hainbat herriei dagokienez, oso ongi kokatua dago, eta Donosti, Gasteiz, Bilbo eta Iruñea-ko hirietara joateko ere oso ongi komunikatutako errepideak ditu inguruan.
Larrañaga Hotelak 8 logela ditu, bikotean, familian edo laneko arrazoiengatik gozatzeko hotel bat da. Gure jatetxean espazio atseginak aurkituko dituzue, bertan lagun, famili edo enpresako bazkari edo afari bat, giro ederrean, Euskal gastronomiaz gozatuz, ospatzeko aukera izango duzuelarik.
Zure inguruko norbaitek sukaldaritza esperientzia eder batez edo gure hoteleko egonaldiaz gozatzea nahi baduzu, zuretzako Opari Bonu desberdinak ditugu. Kontsulta iezaguzu inolako konpromisorik gabe.