Turismoa Gipuzkoan zehar

Zer bisitatu Azpeitian eta inguruko herrietan

Hotel Larrañaga Gipuzkoako erdigunean kokatzen da, honek bisitariei probintziako herri xarmangarrienak ezagutzeko aukera ematen diolarik. Bilboko aeroportutik ordubete baino gutxiagora, inguruko errepide eta autopistekin koneksio oso ona du.

Informazio gehiago nahi izanez gero, galdetu hotelean zein ibilbide eta plan egin daitezkeen inguruan, bai Gipuzkoan, bai Euskal Autonomia Erkidegoan.

Azpeitia

Azpeitiko hirigune historikoan monumentu ugari nabarmentzen dira, Soreasuko Sebastian parrokia bezala eta Bakardadeko kapera, Enparan dorretxea, Madalenako ermita eta ospitalea, Antxieta jauregia edo Garbigunea. Loiolan Santutegiarekin aurkitzen gara, San Inazioren etxearekin eta basilikarekin. Azpeitian ezagunak dira Euskal Burdinbidearen museoa eta EKOETXEA ingurumenaren museoa, hau Loiolan kokaturik dagoela.

Azkoitia

Monumentu multzo garrantzitsua du udalerriak bere hirigune historikoan, Eusko Jaurlaritzak kultura ondasun izendatu zuena 2005ean. Besteak beste, Insausti jauregia, Floreaga jauregia, Idiakez edo Etxe Beltza, Balda dorretxea, eta Jasokundearen parrokia osatzen dute multzoa. Aristide Cavaillé-Coll handiak egin zuen azken organo erromantikoa (1898) parrokian ikus daiteke.

Zestoa

Zestoako erdigunean nabarmentzekoak dira Portalekoa, Lizenziadokua eta Arretxe etxeak. Inguruetan, berriz, Zubiaurre zubia igarota, XVI. mendeko Lili jauregi gotikoa bisitatzea merezi du. Hemendik gertu bi aztarnategi arkeologiko garrantzitsu daude: Idiakaitz (Irikaitz) eta Ekaingo kobazuloa. Haitzuloa itxita dago baina kobazuloaren erreplika ikusgai dago, Ekainberri museoan.

Zumaia

Balio geologiko itzela duen itsaslabarra du Zumaiak, higadurak sortutako kareharri eta hareharri xaflaz osatutako Flysch izeneko fenomeno bereziari esker. Zumaia, Deba eta Mutriku arteko kostaldean zutik geratu ziren geruzetan lurraren historiaren zati eder bat kontatzen duten sedimentuak daude bistan, zehazki 60 milioi urteko informazioa. Hauxe da Zumaia, Deba eta Mutriku herriek osatzen duten lurraldeak 2010ean Euskal Kostaldeko Geoparke izendapena lortu izanaren arrazoi nagusienetako bat. Bere hainbat kale eta ondartzek "Juego de Tronos" eta "8 apellidos vascos" bezalako filmazioak ezagutu dituzte.

Getaria

Getaria itsasbazterreko herria da, Juan Sebastián Elkano itsasgizonaren jaiotze-herria dugu, hau munduari bira eman zuen lehen gizona izateagatik delarik ezaguna. Ohiko bisita turistikoa da Euskadiren barruan. Ospetsuak dira parrilan erretako arrainak prestatzen duten jatetxeak eta inguruko mendietan lantzen den sor-marka duen ardo zuria, hau da, Getariako Txakolina. Bere hondartza amaieran itsas ondotik Zarautz-era zuzenean eramango zaituen 4 km-eko pasealeku bat aurkituko duzu.

Zarautz

Zarautzeko erakargarriena da, zalantzarik gabe hondar fineko hondartza da, Euskadiko luzeena eta Kantauri itsaso guztiko luzeenetako bat. Hondartza ezaguna da, ez bakarrik, Euskal Herriko, Espainiako eta Frantziako herritarren artean, baizik munduko txoko guztietako bisitariak jasotzen ditu: familiak umeekin, bikote gazte eta zaharrak eta, noski, mundu osoko surflariak ere. Zarautz-ek eskaintzen dituen bista zoragarriez gozatzeko Santa Barbarako begiratokira igo zaitezke.

Oharra: orri honetan agertzen den informazioa eta argazkiak www.urolaturismo.eus web orrialdetik hartuak. Web orrialde honetan Urola Bailarako informazio gehiago ikusi dezakezue.


Larrañaga hotela, euskal hiriburuetatik hurbil

Azpeitiak garraio publiko ona du eta Gipuzkoako erdigunean kokatuta izateak, Euskal hiriburuekin konexio bikaina izatea eragiten du, honela ez dago autoaren mende egon beharrik turismoa egiteko orduan.

gipuzkoa turismoa donostia

Donostia - San Sebastián

A8 autobidea erabiliz: Azpeititik 40 min.

gipuzkoa turismoa bilbora

Bilbao

A8 autobidea erabiliz: Azpeititik ordubetera

turismoa gasteiz

Vitoria - Gasteiz

AP-1 / E5 autobidea erabiliz: Azpeititik ordubetera

Ctra Urrestilla s/n
20730 Azpeitia Gipuzkoa
T: 943 81 11 80
F: 943 15 15 17
Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.
  • Documentazio Legala
  • Web Mapa
  • Copyright © 2019